MINTZAKIDE: Euskararen erabilera sustatzea du helburu, eta herrietan mintza talde txikiak sortzea.
Euskarazko kanpainak
“Mintzakide” Nafarroa osoan egiten den dinamika da eta hizkuntzaren jabekuntza prozesuan dauden pertsonei euskara aisialdiarekin lotutako giro atsegin batean praktikatzeko aukera ematen die. Izarbeibarko Mankomunitateak jarduera hori hurbileko beste toki entitate batzuekin batera antolatzen du, Garean Euskaldunon Elkartearen laguntzarekin.
Urtero, urrian, matrikulazio-aldi bat irekitzen da, herriko talde batean sartu, talde bat sortu edo hurbileko lekuren bateko kide izan nahi dutenek izena eman dezaten. Mankomunitatea, Euskara Zerbitzuaren bitartez, bertako herrien artean informazioa zabaltzeaz arduratzen da. Halaber, urtean hainbat jarduera antolatzen dira taldeak dinamizatzeko.