- Hasiera
- >
- Ingurumen kanpainak
Ingurumen kanpainak
Prebentzioa
Izarbeibarko Mankomunitatean hondakinak sortzeari eta uraren kontsumoari buruzko prebentzio kanpainak egiten dira, hondakinak behar bezala bereizteari buruzko informazioa ematen da eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatzen da. Nabarmentzekoak dira:
Prebentzio.material banaketa saltokietan, ostalaritzan, ikastetxeetan, elkarteetan eta abarretan. Uraren kontsumoarekin, prebentzioarekin eta hondakinak behar bezala bereiztearekin lotutako informazio-materiala zabaltzea, bisita pertsonalizatuak gizarte-eragileei eta ur-kontsumoa murrizteko eta hondakinekin sorrera saihesteko.

Tailerrak
NILSAren eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren bidez, hainbat tailer ematen zaizkie ikastetxeei gai hauen inguruan:
Ingurumen-sentsibilizazioa, uraren ziklo integrala, bisitak araztegietara eta ibaira, prebentzioa ur-kontsumoan, hondakinen sorreraren prebentzioa eta hondakinak behar bezala bereiztea.

Ikastetxeen proiektuak
Izarbeibarko Mankomunitateak zenbait eskola-proiektu bultzatu ditu, hainbat ingurumen-gai lantzeko. Proiektu horien helburu nagusia herrietan eragin zuzena izatea izan da, herritarren inplikazioa sustatuz.

Etxeko konpostajea
Mankomunitateak, urtero, prestakuntza bat egiten du eta horren ostean, konpostagailuak banatzen ditu; erabiltzaileek etxean konposta egin dezaten.
