Euskara
Euskara zerbitzuaren lanak
Izarbeibarko Mankomunitatearen Euskara Zerbitzua 2017ko urtearen hasieran sortu zen, bai Mankomunitatean, bai Euskara Zerbitzuarekin lankidetza hitzarmena sinatu duten udalerrietan ere, euskara sustatzeko eta normalizatzeko helburuarekin. Horretarako, programak diseinatu eta gauzatzen ditu. Programa gehienak Nafarroako Euskara Zerbitzuen Sarearekin (NUETS) batera egiten dira.
Hona hemen Euskara Zerbitzuaren lan ildo nagusiak:
- Mancomunidad de Valdizarbe / Izarbeibarko Mankomunitatearen Euskararen Ordenantza betetzea eta garatzea: Ordenantza, Izarbeibarko Mankomunitatearen esparruan euskararen erabilera arautzen duena (Nafarroako Aldizkari Ofiziala 83. zenbakia, 2014ko apirilaren 30ekoa)
- Euskararen aldeko sentsibilizazioa zabaltzea
- Euskararen ikasketa sustatzea haur eta helduen artean
- Mankomunitateko herritarren artean euskararen erabilera sustatzea
Aipatutako helburuak lortu ahal izateko, urtero Euskara Normalizatzeko Plangintza egiten da, bertan, urtean zehar burutuko diren kanpainak eta jarduerak azaltzen direlarik.

Jarri harremanetan zerbitzuarekin
Euskara teknikaria
Maite Uriarte Belzunegi
Arreta ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.
Kontakturako datuak
Telefono: 948 34 10 76 / 682 858 256
Posta elektronikoa:
Azken mugarriak
- Korrika 2024
- Argitalpen berria: "Hegoaldeko goi-nafarrera. Mañeruibarko hiztegia"
- Parte hartze zabala euskara zerbitzuak antolatutako jardueretan
- Aldarrikapen eguna Artazun