Ekitaldi jasangarriak

Jaiak, elkartzeko eta gozatzeko une izateaz gain, kolektiboen eta erakundeen arteko lankidetzarako gune ere badira, eta, bereziki, praktika jasangarriak egiteko, parte-hartzea eta tokiko ekonomia bultzatzeko eta pertsonak eta ingurumena errespetatzearen inguruan sentsibilizatzeko aukera dira

Horregatik, Izarbeibarko Mankomunitateak festetarako eta ekitaldietarako edalontziak eta baxera berrerabilgarriak jartzen ditu kolektibo eta erakundeen eskura. Ekimen honen bidez, urtero zaborretara botatzen ditugun erabilera bakarreko milaka objektuak saihestu nahi dira, Nafarroako Hondakinen Planarekin eta Hondakinei buruzko Foru Legearekin bat.

Hondakinik onena sortzen ez dena da.

 

BAXERA BERRERABILGARRIAREN ESKAERA

Baxera berrerabilgarriak plater sakonak, plater lauak, mahai-tresnak (sardexka, labana eta koilara), edalontziak (ur/ardo/kubata eta kafe edalontziak) eta litro bateko pitxerrak ditu.

Bai bilketa bai itzulketa, biak mankomunitatearen bulegoetan egin behar ditu eskatzaileak.

 

 

Delimitación Mancomunidad De Valdizarbe

Izarbeibarko Mankomunitateak  jai, kultur eta Mankomunitatearen esparruan sortzen diren bestelako ekitaldietarako edukiontzi zerbitzua du. Horretarako, bete formularioa hurrengo estekan klikatuz.

Edozein zalantza izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara: 948 341 076

Contrenedores de disntita fracción en un evento sostenible

OPREC materiala

Egin ezazu zure ekitaldia jasangarria

Egin klik ekitaldi jasangarrien gidan, eskura dituzun zerbitzuak ikusi ahal izateko. Behin materiala aukeratuta, bete formularioa eskaera osatu ahal izateko.

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba