Hondakinak
Izarbeibarko Mankomunitateak 1988tik aurrera eskaintzen du etxeko hondakinak kudeatzeko zerbitzua. Gaur egun, Mankomunitateak, hondakin frakzio guztiak gaika biltzeko zerbitzua ezarria du: hau da, gai organikoa, gainerakoa, etxeko ontziak, papera eta kartoia, beira, etxeko hondakin bereziak, tamaina handiko hondakinak, TEEH-ak, arropa eta oinetakoak, etxeko olio erabilia, pilak, bonbillak eta fluoreszenteak, tonerrak, etxeko inausketa eta landare hondarrak.