Kanpaina eta baliabideak

Nafarroako toki administrazioetako 28 euskara zerbitzuek sortutako plataforma, euskara ikasi edo euskararen mundura hurbildu nahi dutenei laguntza eta baliabideak eskaintzeko: euskaltegiak, diru-laguntzak, agenda kulturala, etab. Euskaraz eta gaztelaniaz dago.

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgune hau euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez. Euskaraldiaren 4. edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da. Izarbeibarko Mankomunitatea parte hartzeko prest dago. Anima zaitezte zuek […]

Haur eta gazteentzako (0-16 urte) produktuak biltzen dituen katalogoa: musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jolasak, jostailuak eta gurasoentzako materialak. Euskarazko kultur-produktuak adin horretan jakintzaren garapena eta euskararen erabilera sustatzeko baliabide apartak dira, baita euskararen tranmisioa familian indartzeko ere. Mankomunitateak katalogoa banatzen du D eta A ereduko ikasleen artean.

“Batu ditzagun ahotsak” lelopean antolatu den ekimen honen helburua euskarak testuinguru digitalean duen presentzia areagotzea da. Horretarako, euskal hiztunei eskatu zaie webgunean sar daitezen eta euren ahotsa graba dezaten, datu-base bat sortzeko, enpresa guztiek erabili ahal izango dutena euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztien mesedetan.

“Mintzakide” Nafarroa osoan egiten den dinamika da eta hizkuntzaren jabekuntza prozesuan dauden pertsonei euskara aisialdiarekin lotutako giro atsegin batean praktikatzeko aukera ematen die. Izarbeibarko Mankomunitateak jarduera hori hurbileko beste toki entitate batzuekin batera antolatzen du, Garean Euskaldunon Elkartearen laguntzarekin. Urtero, urrian, matrikulazio-aldi bat irekitzen da, herriko talde batean sartu, talde bat sortu edo hurbileko lekuren bateko […]