Mankomunitatea

Izarbeibarko Mankomunitatea toki entitate bat da eta ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuak (uraren ziklo integrala) emateko sortu zen, bai eta zikloaren azpiegiturak mantendu eta hobetzeko ere. Beste xedea etxeko hondakinak bildu, garraiatu eta tratatzea da.

Horrez gain, Ingurumen Hezkuntza emateaz arduratzen da hala helduei, nola bereziki ikastetxeei. Halaber, aholkularitza-zerbitzu bat antolatua du gure inguruan sortzen diren hondakinei dagozkien kontu orotarako.

13 herrik osaturik dago eta, geografiari begira, honako ibarrotan banatuta daude:

  • Izarbeibar (Artazu, Etxarren, Girgillao, Obanos eta Gares)
  • Erdialdea (Artaxoa, Berbintzana, Larraga eta Miranda Arga)
  • Nekeas mendia (Mendigorria)
  • Mañeruibar (Zirauki eta Mañeru)
  • Gesalatz (Muetz)  eta Jaitz.

Egoitza ofiziala Garesen dago

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba