Erabilera arduratsua

LORATEGIA EDO/ETA IGERILEKUA BADUZU

  1. Zuk zeuk erabaki igerilekua betetzearen inguruan, ur-eskasiaren aurreikuspenek erabaki arduratsuak eskatzen dituzte.
  2. Aztertu ureztatze-instalazioak, ur-ihesak lehenbailehen detektatu eta konpondu ahal izateko.
  3. Programatu zure lorategiko eta/edo baratzeko ureztatze-maiztasuna txikiagoa izan dadin, eta baloratu zer eremu utz ditzakezun ureztatu gabe (adibidez, berdeguneen ordez urik behar ez duten beste aukera apaingarri batzuk erabil ditzakezu). Gauez edo egunaren azken orduetan ureztatu, ura lurrundu ez dadin.
  4. Ipini ur-deposituak euri-ura ureztatzeko aprobetxatzeko.
  5. Ez garbitu zure ibilgailua ur edangarriarekin; 500 litro ur ere gal daitezke.

 ZURE ETXEAN

  1. Konpondu lehenbailehen ur-galerak dituzten bainugelako tangak. Urtean 200 mila litro ur ere gal daitezke komuneko isuri baten ondorioz.
  2. Ipini bolumena murrizteko gailuak zisternan edo, aukera izanez gero, sakatu emari txikieneko sakagailua. Izan ere, botoia sakatzen den bakoitzean 15 litro ur botatzen dira.
  3. Itxi txorrota hortzak garbitzen edo bizarra mozten duzun bitartean, eta 3 litro ur inguru aurreztuko dituzu.
  4. Ez bete bainuontzia, dutxa erabili eta aurreztu 150 litro ur.
  5. Garbigailu eta ontzi-garbigailua erabiltzerakoan, erabilerako 50 litro ur aurreztu ditzakezu gailuak erabat betetzen badituzu.
  6. Platerak ontzi-garbigailuan sartu aurretik uretatik pasatzen badituzu, ura alferrik galtzen ariko zara.
  7. Gogoan izan irekitako txorrota batek minutuko 5 litro ur gastatzen dituela.
  8. Konpondu edo aldatu tantaka ari diren txorrotak. Tantaka ari den txorrota batek egunean 30-50 litro gastatzen ditu.

 UDALERRIAN

  1. Kaleetan ur-ihesik ikusten baduzu, deitu lehenbailehen Mankomunitatera.
  2. Lorategietan edo udal-instalazioetan ura galtzen dela ikusten baduzu, deitu lehenbailehen udalera.

Bi erakunde horiek ur-ihesak murrizteko beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa hartu dute.

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba