Hezkuntza eskaintza
URAREN ZAINTZA SUSTATU IKASGELETATIK!!!
Ikasleei zuzendutako Ingurumen Hezkuntzako Programa Izarbeibarko Mankomunitateko ikastetxe, kolektibo eta partikularrei zuzendutako hezkuntza-eskaintza da, urari, hondakinei eta ingurumenari buruzko jardueretan, kanpainetan eta prestakuntza-prozesuetan parte hartu nahi dutenei zuzendua.
Helburuak:
- Nor garen eta zer egiten dugun zuzenean ezagutzea.
- Uraren zikloa osatzen duten faseak edo etapak azaltzea.
- Zaintza eta jarduteko modu egokiak sustatzea.
- Ingurumen-jasangarritasunaren kultura sustatzea.
- Sentsibilizazioa, ur faltarekin eta saneamenduarekin lotutako arazoak saihesteko.
- Kontsumo arduratsuko ohiturak irakastea.
24/25 ikasturterako programaren/tailerren planteamendua:
- LH 1º maila (6-7 URTE):
-
- Gure maskota aurkeztu.
- Komikia azaldu; uraren historia, erabilerak, zikloa, jatorria, egungo datuak, aholkuak.
- Sentsibilizazio-esperimentu bizigarriak.
- LH 2º maila (7-8 URTE):
-
- Uraren ziklo integralaren azalpena.
- Kontsumo-ohitura arduratsuak.
- Uraren erabilera eta honen beharra bizitzarako.
- LH 6º maila (11-12 URTE):
-
- Urak gure mankomunitatean egiten dituen urratsen azalpena.
- Ikasleak uraren erabilerari lotutako instalazioetan sartzea.
- Instalazio hauetako prozesuak ulertzea.
- Uraren zikloari lotutako hiztegia.
Día Mundial del agua
Uraren Nazioarteko Eguna
Uraren Nazioarteko Eguna martxoaren 22an ospatzen da. Honen helburu nagusia “urre likidoa” deritzona zaintzeak Lurreko gizaki eta espezieen bizitzarako duen garrantziaz kontzientziatzea da.
Era berean, edateko urik ez duten milioika pertsonen arazoak eta arazo horri aurre egiteko hartu behar diren premiazko neurriak ezagutaraztea da beste helburuetako bat.
Igerilekuak
Igerilekuen kanpaina hasi aurretik kartelak jartzen dira, igerilekuetan uraren erabilera egokia egiteko gogoraraziz.
Auzolanak
Guztion artean dena alda dezakegu!!!








