Ur biltegi erregulatzaile berria Muniain Gesalatzen
2025eko urriaren 31n amaitu zen gutxienez datozen 25 urteetarako Muniaingo herrigunerako ur-hornidura bermatuko duen depositu erregulatzaile berriaren eraikuntza. Azpiegitura berriak indarrean dagoen araudia betetzen du, eta suteen aurkako 60 m³-ko ur-erreserba ziurtatzen du. Guztira, lanek 6 hilabete eta erdiko iraupena izan dute.
Obra hau egitea beharrezkoa zen, biltegi zaharrak (1968an eraikitakoa) kanalizazio zaharkituak eta sisteman matxura ugari zituelako. Gainera, kokapenak arazo geoteknikoak zituen, egituraren egonkortasuna eta herritarrei hornidura bermatzea arriskuan jartzen zituztenak, dolinak zituen eremu karstiko batean kokatuta zegoelako.
Izarbeibarko Mankomunitateak 627.534,13 €-ko inbertsioa egin du guztira (BEZa kanpo), eta horietatik 425.760,11 € Nafarroako Gobernuak diruz lagundu ditu, Toki Inbertsioen Planaren bidez (TIP).
Gutxienez 24 orduko ur-hornikuntza bermatzen duen edukiera handiagoko (100 m³) depositu berri bat eraikitzeaz gain, beste jarduera osagarri batzuk ere egin dira: ponpaketa-ahalmena handitzea, hirigunea hornitzeko arteria berri bat egitea, hustubide berri bat egitea, depositurako sarbidea zolatzea eta, azkenik, obrek kaltetu dituzten lurrak birlandatzea.