Bisita gidatua Andelos hiri erromatarrera
Maiatzaren 30ean, Andelos hiri erromatarra ezagutzeko aukera eskainiko da bisita gidatu baten bidez. Jarduera 11:30etan hasiko da, eta parte-hartzaileek antzinak...
Euskara ikasten ari diren helduek, askotan, hizkuntza praktikan jartzeko zailtasunak edo mugak izaten dituzte. Horregatik, hain zuzen, euskaraz aritzeko ohitura, jariotasuna eta erosotasuna eskuratzeko, Mintzapraktika programak sortu ziren.
Mintzapraktika egitasmoen funtzionamendua oso sinplea da: euskaraz ongi moldatzen den pertsona bat (edo gehiago), hizkuntza maila hobetu nahi duten lagun talde batekin elkartzen da eta hainbat gairen inguruan mintzatzen dira partekatzen duten denbora tarte horretan.
Funtzionamendua sinple bezain eraginkorra da. Euskara praktikatu nahi dutenen hizkuntza maila handitu egiten da eta gehiagotan erabiltzen dute. Gainera, lagun talde berriak, esperientziak eta une dibertigarriak sortzen dira.
Beraz, euskara gehiagotan erabiltzeko, hizkuntza gaitasuna handitzeko, harremanak euskarazko izateko, ikasten ari direnei laguntzeko… Mila arrazoi daude Mintzakide izateko!
Maiatzaren 30ean, Andelos hiri erromatarra ezagutzeko aukera eskainiko da bisita gidatu baten bidez. Jarduera 11:30etan hasiko da, eta parte-hartzaileek antzinak...
Aurten ere, ekainaren 22tik 30era, D ereduko HH3tik LH4ra bitarteko haurrentzako hiri kanpaldiak egongo dira Garesen. Izen emateak maiatzaren 25ean zabalduko dira, Garesko...
Martxoaren 21ean Korrika Izarbeibartik pasako da eta, Mankomunitateari, Lerinetik Larragarako bidean dagoen 593. lekuko hartzea egokitu zaio. Ordutegiari dagokionez, puntu hor...