Berdintasun diagnostikoa egiteko talde parte-hartzaileen deialdia
🟣 Emakumeentzako eta gizonentzako (haur zein heldu) aukera berdinak daude Izarbeibar, Mañeruibar eta Gesalatzen? 🗯️ Maiatzean hainbat topaketa izango ditugu hori e...
Izarbeibarko Mankomunitateak lurraldeko I. Berdintasun Plana eratzeko prozesua martxan jarri du
Prozesuak herritarren parte-hartzea barne hartuko du eta eskualdeko berdintasun politikak definitzeko balioko du
Izarbeibarko Mankomunitateak abian jarri du lurraldeko I. Berdintasun Plana eratzeko prozesua. Proiektua datozen hilabeteetan garatuko da, lurraldean emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko helburuarekin.
Prozesua Berdintasun Batzordeak gidatuko du, non udalerri hauek parte hartzen dute: Artazu, Mañeru, Zirauki, Girgillao, Gesalatz, Obanos, Gares, Mendigorria eta Jaitz. Ekimena Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak koordinatuko du eta Amantara kooperatibaren laguntza teknikoa izango du.
Plan berria aurrerapauso bat da, 2019 urtean Berdintasun Zerbitzua sortu ondoren hasitako lanean. Harrezkero, aukera-berdintasuna sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko hainbat ekintza bultzatu dira.
Mankomunitatearen ustez, berdintasun-politikak ekintza publikoaren erdigunean kokatu behar dira, pertsonen bizitzan benetako eragina sortzeko eta gizartea eraldatzeko gaitasuna baitute. Berdintasunean aurrera egiteak komunitate osoa hobetzen laguntzen du.
Proiektua bi fasetan garatuko da. Lehenik eta behin, diagnostiko bat egingo da, lurraldearen egungo egoera ezagutzeko eta arrakala eta desberdintasun nagusiak identifikatzeko. Hortik abiatuta, Berdintasunerako I. Plana diseinatuko da, Mankomunitateko berdintasun-zerbitzua osatzen duten udalerri guztietarako neurri zehatzak eta jarduera-ildoak jasoko dituena.
Ekimenak izaera parte-hartzaile nabarmena izango du. Berdintasun Batzordeak apirilaren 15ean egindako lehen bileraren ondoren, hilaren amaieran online inkesta bat kaleratuko da, herritar guztiei irekia. Gainera, maiatzean kontsulta-taldeak antolatuko dira elkarteekin, talde feministekin, gazteriarekin, teknikariekin eta politikariekin. Hori guztia errealitate, kezka eta proposamen desberdinak jasotzeko.
Mankomunitateak prozesu honetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak, haien ekarpenak funtsezkoak izango baitira lurraldearen benetako beharrei erantzuteko.

Nafarroako Gobernua/NABIren diru-laguntzarekin finantzatutako proiektua
🟣 Emakumeentzako eta gizonentzako (haur zein heldu) aukera berdinak daude Izarbeibar, Mañeruibar eta Gesalatzen? 🗯️ Maiatzean hainbat topaketa izango ditugu hori e...
Izarbeibarko Mankomunitateak bat egiten du Nafarroako toki eta lurralde entitateen martxoaren 8ko kanpainarekin. Era berean, gure lurraldeko herrietan anto...
Eraso sexista, LGTBIfobo eta arrazistak gaitzesteko kartelak jarri dira Gesalatz bailarara sarrera ematen duten herrietan, zehazki: Muzki, Irurre, Muetz, Lerate, Iturgoien, Iz...