2026ko martxoak 26

LARRAGAKO SAN MIGUEL IKASTETXEAK EMAUSEKO TRAPUKETARIEN BERRIOZARKO INSTALAZIOAK BISITATU DITU

Foto noticia

Joan den martxoaren 18an, Larragako San Miguel ikastetxea, Izarbeibarko Mankomunitatea eta Emausko Trapuketariak Berriozarko lokaletara joan ziren, tamaina handiko hondakinak (altzariak, koltxoiak, etabar.), tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak eta arropa eta ehunak nola jaso eta tratatzen diren ikustera. Bisitan, Emausko Trapuketariek bolumen handiko hondakinen birgaitze prozesuan egiten duten lana ikusi ahal izan zen, bai eta haien materialen eta piezen aprobetxamendua ere, instalazioetara iristen diren hondakinei bigarren bizitza bat emateko.

Ildo horretan, Izarbeibarko Mankomunitateak Emausko Trapuketarien lana baloratzen du; izan ere, urtero 45.000 etxe-zerbitzu egiten ditu Nafarroa osoan. Hondakinen tratamenduari esker, biltzen diren produktuen %80ri bizitza berri bat ematen zaie, eta gainera, kontsumo arduratsuan aurrera egiten da, ezinbesteko tresna baita jasangarritasunerako eta klima-aldaketaren aurkako politika publikoetarako.

Izarbeibarko Mankomunitateak gogorarazten du herritarren esku doako zerbitzua jartzen duela (bai etxez etxeko bilketa, bai edukiontzien, birziklatzeko etxetxoen edo Larragako eta Garesko garbiguneen bidez) arropa eta ehunak, tamaina handiko hondakinak eta Hondakin elektriko eta elektronikoak kudeatzeko.

Zalantzak izanez gero, hondakinen bilketa motak kontsulta daietezke hurrengo estekan:

https://www.mancomunidadvaldizarbe.com/eu/bilketa-motak/

Residuos De Navarra/Nafarroako Hondakinak tratamendu instalazioetara hainbat kolektiboren bisitak finantzatzen ditu.

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba