2026ko abuztuak 6

Jaietan planik onena errespetua da beti

Foto noticia

Izarbeibarko Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak bat egiten du aurten ere Nafarroako Gobernuaren kanpainarekin, indarkeria sexistak prebenitzeko eta tratu onak sustatzeko jai gune guztietan eta harreman guztietan.

“Mugak onartzearen plazeraz gozatu”

Pertsona bakoitzak bere mugak jartzen ditu, eta horiek errespetatzea funtsezkoa da. “Ez”, “gelditu” edo “ez dut nahi” onartzea edozein erlazioren parte da. Adostasuna beti da beharrezkoa, eta inplikatutako pertsonak askatasunez ados daudenean baino ez da existitzen.

Hitz egitea, galdetzea, entzutea, adostea eta errespetatzea ezinbesteko elementuak dira pertsona guztientzako jai gune osasuntsu eta atseginak eraikitzeko.

Indarkeriei aurrea hartzeak ez die soilik indarkeria jasaten dutenei eragiten, gizarte osoari baizik: identifikatzea, ez normalizatzea eta geldiaraztea erantzukizun partekatua da.

Horregatik, kuadrillan, lagunen artean eta herriko jende ezagunarekin ere edozein motatako indarkeria sexista gaitzesteko jarrera aktiboa izatera animatzen zaituztegu.

Erasoak gure egunerokoan eta gure inguru hurbilenean gertatzen direlako. Horiek geldiaraztea guztion esku dago.

 

ERASO SEXISTA BATEN AURREAN:

Sexu-indarkerien Arreta Integraleko Zentroa (SAIZ): 848 46 39 99 / 621 69 03 51  (24 ordu)

EAIV- BAIT Lizarra: 948 553 620

Larrialdiak: 112

Arreta telefonikoa 24 ordu/konfidentziala: 016

Izarbeibarko Zerbitzu Sozialak: 948 340 879

Izarbeibarko Berdintasun Zerbitzua: 619 34 29 01

**Arreta jasotzeko ez da beharrezkoa salaketa jartzea

Kanpainaren bideoa HEMEN IKUSI

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba