2025eko irailak 5

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAK KAMIOI BERRI BAT EROSI DU FRAKZIO BALORIZAGARRIETARAKO

Foto noticia

Izarbeibarko Mankomunitateak kamioi berri bat jaso du, entitateak gaikako bilketan dituen datu onak hobetzen jarraitzeko asmoz.

Toki erakundeak biztanleko 100 kilo materia organiko eta 41 kilo ontzi baino gehiago jaso zituen 2024ean. Kamioi berri honekin, berreskuratu daitezkeen material (materia organikoa, ontziak, papera eta kartoia) gehiago bildu nahi dira, eta errefusa murrizten jarraitu.

Materia organiko gehien biltzen duen mankomunitatea         

Datu hauen arabera, Izarbeibarko Mankomunitatea urtean biztanleko kilo gehien biltzen dituen mankomunitatea da eta, Steven Leiper-en hitzetan, “hori dela eta, herritarrak zoriondu eta eskertu nahi ditugu, ikusten baitugu emaitza onak 2025. urte honetan areagotzen ari direla. Baina ezin gara lokartu, oraindik ere hobetzeko tartea dugula jakinda, eta herritarrak geroz eta agerikoagoa den  klima-aldaketa arintzen laguntzera animatzen ditugu, egunerokotasunean hondakinak behar bezala bereizten jarraituz”.

Kamioi berriak IVECO txasisa eta FARID kaxa biltzailea ditu, eta 213.444 euroko kostua izan du; horietatik 139.755 euro Nafarroako Gobernuaren Hondakinen funtsak diruz lagundu ditu.

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba