IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAK HEZKUNTZA PROGRAMAREN BERRI EMATEN DIE BERE ESKUALDEKO IKASTETXEEI
Izarbeibarko Mankomunitateak, beste urte batez, ingurumen-hezkuntzako programa bati ekingo dio. Programa hori Artaxoa, Larraga, Mendigorria eta Garesko haur-eskoletako, Gares, Artaxoa, Berbintzana, Larraga, Obanos, Miranda De Arga eta Mendigorriako lehen hezkuntzako eta DBH Padres Reparadoreseko eta Centro Puenteko 1.200 ikasleei zuzenduta dago.
2025/2026 ikasturte honetako proposamenak ura eta hondakinak ditu gai nagusi. Zehazki, hondakinen prebentzioa edo murrizketa, klima-aldaketa, kontsumo arduratsua, bisitak hondakinak kudeatzeko instalazioetara eta uraren ziklo integraleko instalazioetara. Baita ere, ikastetxeak kokatuta dauden herrietan zuzenean eragiten duten proiektuak garatzea. Proposamen zehatzak hauek dira:
- Hondakinei buruzko tailerrak eta BokatONa, mankomunitateak Hondakin Partzuergoaren hezkuntza-programa eskaintzen du, Nafarroako hondakinen funtsak kofinantzatuta, eta hori osatzeko, ikastetxetik bertatik sortzen diren eta herrietan eragina duten instalazio eta lanak bisitatzeko aukera ematen du.
- Eskola-baratzeak. Aurten ere, eskola-baratzeak sustatzeko aukera jarri du erakundeak ikastetxeen esku, programa honekin jarraitzeko behar den landarea emanez.
- Uraren ziklo integrala: NILSAren eskutik, tailerrak, bisitak eta ibai-ibilguen garbiketak, eta araztegietara bisitak.
- Ikastetxearen eta herrien arteko sinergiak sakontzen dituzten proiektuak egitea eskaintzen da, APYMAen, kolektiboen eta, oro har, gizartearen parte-hartzearekin.
Izarbeibarko Mankomunitateak tokian tokiko errrealitatetik sortutako baliabide hauek jartzen ditu ikastetxeen eta helduen hezkuntzarako:
- Eskola-baratzeen gida.
- Birziklapenaren gida.
- GOTIren komikia eta uraren zikloa.
- Materia organikoari buruzko komikia, PIPERONen eskutik.
- Koaderno koloreztagarriak.
- Ibaiko beste arrainen erakusketa.
- Gaikako bilketarako edukiontziak ikasgelarako, patiorako, korridoreetarako, komunetarako eta abarretarako.
- Tratamendu-zentroetara bisitak egitea.