Hondakinen bereizketa hobetzeko “atez ateko” kanpaina berria Izarbeibarko Mankomunitatean
Prebentzioa sustatzeko eta hondakinen bereizketa hobetzeko, bereziki errefusa eta materia organikoari dagokionez, joan den astean atez ateko kanpaina berri bat hasi zen Mankomunitateko herrietan.
Bisita horietan, teknikariek informazioa eta aholkuak ematen dizkiete herritarrei, eta hondakinak behar bezala bereiz ditzaten animatzen dituzte. Halaber, hondakin horiek ez sortzeko prebentzioa sustatzen da. Gainera, informazio-materiala banatzen da, eta, oraindik horrelakorik ez duten etxeetan, frakzio organikorako berariazko ontziak ematen dira.
Informazio-liburuxkan, gure egunerokotasunean sortzen dugun hondakin kopurua murrizteko gomendioak nabarmentzen dira. Adibide praktikoak eta zalantzak sortzen dituzten hondakinak behar bezala bereizteko gida argi bat dago ere.
Kanpaina honen bidez, hondakinak behar bezala bereiztea guztion erantzukizuna dela gogorarazi nahi dugu. Legezko betebeharra da, baina, batez ere, ingurumenarekiko eta gure gizartearen ongizatearekiko konpromisoa da.
