2025eko abenduak 2

Hondakinak edonon uztearen aurka

Foto noticia

“Tamaina handikoak uztean, ez zaitez izan gaizkilea” kanpainarekin Artaxoa eta Gareseraino joan gara, hondakinak uzteak gure herrietako kaleetan eta ingurune naturalean sortzen dituen arazoak eta inpaktua ikustarazteko. Tamaina handiko hondakinak eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen utzikeria nabarmenduz.

Azpimarratu nahi dugu ekintza gizalegegabe eta zigorgarri hauek garbitasun, segurtasun eta paisaiaren degradazio arazoak sortzen dituztela. Emausko Trapuketariek doan egiten duten atez ateko bilketan, hondakin horien %80 berrerabili edo berreskuratu egiten da, baina, bertan behera utziz gero, erabat berrerabilgarriak izateari uzten diote. Gainera, praktika honek 220.000 euroko kostua sortzen duela urtero nafar guztientzat.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu, hondakinak bertan behera ez uzteko, Izarbeibarko Mankomunitateak doako hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiela herritarrei:

  • Emausko Trapuketarien atez ateko bilketa.
  • Garesko eta Larragako garbigune finkoak.
  • Zirauki, Mañeru eta Berbintzanarako garbigune mugikorrak.
  • Obanos, Mendigorria, Artaxoa eta Miranda Argako birziklatze etxolak.

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba