Mankomunitateak errefusatu egin nahi du bide publikoan hondakinak abandonatu izana, zehazki, Larragako garbigunearen ondoan. Hainbat material modu guztiz irregularrean utzi dira, indarrean dagoen araudia eta bizikidetzako oinarrizko arauak bete gabe.
Horrelako jokaerek kalte larria eragiten diote ingurumenari, gure herrien irudiari eta arrisku nabarmena pertsonei. Era berean, hondakinak modu ezegokian uzteak, aparteko giza baliabideak eta baliabide materialak erabiltzera behartzen du, herritar guztiei gainkostua eraginez.
Mankomunitateak gogorarazten du hondakin-mota bakoitza behar bezala kudeatzeko zerbitzuak daudela, eta, beraz, ez dagoela inolako justifikaziorik hondakin horiek bide publikoan uzteko. Hauek dira zerbitzuak:
|
astearteak |
ostegunak |
larunbatak |
| Puente La Reina-Gares |
10:00-13:30 |
16:00-19:30 |
11:00-14:30 |
| Larraga |
16:00-19:30 |
10:00-13:30 |
08:00-10:30 |
- Emauseko trapuketariek etxean jasotzea (doan): 948 98 18 22
Gure ingurunea eta herriak zaintzea guztion zeregina da. Mankomunitateak beharrezko baliabide guztiak jarriko ditu egintza zehatz hori salatzeko.
