2025eko azaroak 5

Gora Gora Fest Berbintzanan, Obanosen eta Ziraukin izanen da

Foto noticia

2020. urtetik eta abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskarabideak haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako “Gora gora fest” kultur zikloa Berbintzanan, Obanosen eta Ziraukin izanen da aurten.

 

Magia tailerra

  • Azaroak 22, 17:30ean, Obanosko kultur etxean.
  • Azaroak 30, 17:30ean, Berbintzanako gizarte etxean.

Ongi etorri magiaren mundu sinestezinera, non ametsak egi bihurtzen diren eta irudimenak ez duen mugarik. Tailer hau 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat diseinatuta dago bereziki, magia-trikimailu harrigarrienen atzean ezkutatzen diren sekretuak ikasi nahi dituztenentzat.

 

Munstro tailerra

  • Abenduak 8, 11:30ean, Ziraukiko liburutegian.

Eskulanak gustoko dituzu?

Zure irudimena askatu nahi duzu munstro txiki bat bizitzara ekarriz?

Tdiferencia-ren tailer dibertigarri honetan, hondakin eta material birziklagarriak aprobetxatuko ditugu munstro bihurtzeko. Arropa zaharrak, komuneko paperaren biribilkiek, paperezko platerek… Bigarren bizitza bat izango dute haurrei zuzendutako birziklatzeko tailer honetan.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Hiri kanpaldia

Hiri kanpaldia

Aurten ere, ekainaren 22tik 30era, D ereduko HH3tik LH4ra bitarteko haurrentzako hiri kanpaldiak egongo dira Garesen. Izen emateak maiatzaren 25ean zabalduko dira, Garesko...

Imagen Mankomunitatean EUSKARA GARA!

Mankomunitatean EUSKARA GARA!

Martxoaren 21ean Korrika Izarbeibartik pasako da eta, Mankomunitateari, Lerinetik Larragarako bidean dagoen 593. lekuko hartzea egokitu zaio. Ordutegiari dagokionez, puntu hor...

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba