Zirauki, eraso sexistarik gabeko jaien alde lanean
Ziraukik lanean jarraitzen du jai-guneetan eraso sexistak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloa prestatzen. Ekimen honen helburua da, modu parte-hartzailean,...
Emakumeek zientzian berdintasunezko parte-hartzea lortzeko asmoz, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen.
Nafarroako Berrikuntzaren Behatokiaren datuen arabera, Nafarroak bere historiako jarduneko emakume ikertzaile kopuru handiena lortu zuen 2023an, 1.452 guztira. Zifra horrek azken hamarkadako % 30eko hazkundea islatzen du, eta Foru Erkidegoko ikertzaileen % 42 emakumeak direla, Espainiako estatuko batez bestekoa baino ia hiru puntu gehiago.
STEM arrakala: Aurrerapenak aurrerapen, oraindik ere Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikan (STEM) emakume gutxiago egotearen kezka dago. NUPen, adibidez, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa bezalako gradu teknikoetan emakumeen matrikulazioak baxua izaten jarraitzen du.
Izarbeibarko Mankomunitateko Berdintasun eta Euskara Zerbitzuek erakusketa bat antolatu dute emakumeek zientziaren arloan betetzen duten funtsezko zeregina ikusarazteko eta jendartera hurbiltzeko. Erakusketa honen helburua zientzia eta teknologiaren munduko benetako erreferente diren 12 emakume gizarteari eta, bereziki, haur eta gazteei hurbiltzea da:
•Yasnaya Aguilar Gil, hizkuntzalaria
•Ola Arafat, farmazeutikoa eta ekintzailea
•Rebecca Lee Crumpler, medikua
•Marie Anne Gillain Boivin, emagina eta asmatzailea
•Jane Goodall, primatologoa
•Mari Luz Guenaga Gómez, ingeniari informatikoa
•Lourdes Herrasti Erlogorri, historialaria eta antropologoa
•Olatz Ortega Vidales, ekotoxikologoa
•Amaia Ortiz Barredo, fitopatologoa
•Ruby Payne-Scott, fisikoa
•Elisabeth Rasekoala, ingeniari kimikoa
•Hong Wang, matematikaria
Erakusketak Euskal Herriko zein nazioarteko beste testuinguru batzuetako emakume zientzialariak aurkezten ditu, kultura- eta hizkuntza-aniztasunak eta desberdintasun-egoerek markatutako errealitateak txertatuz. Besteak beste, Mari Luz Guenaga Gomez, Amaia Ortiz Barredo, Lourdes Herrasti Erlogorri eta Olatz Ortega Vidales euskal zientzialariak nabarmendu behar dira, belaunaldi berrientzako hurbileko erreferente eta eredu inspiratzaile bihurtzen baitira.
Edukia Elhuyarrek egin du, eta euskaraz eta gaztelaniaz dago.
Vinculo Etxean (Gares) ikusi ahal izango da, otsailaren 4tik 15era. Inguruko ikastetxeekin ere ekintzak egingo dira.
Erakusketak euskara zientziaren eta ezagutzaren esparruan baliozko eta beharrezko hizkuntza gisa nabarmentzen du. Zientzia euskaraz erakusteak lagundu egiten du ikasle euskaldunek informaziorako bidezko sarbidea izan dezaten, eta indartu egiten du beren hizkuntzan prestakuntza eta erreferenteak jasotzeko duten eskubidea.
Gainera, euskarazko kalitatezko dibulgazio-materialak sortzen eta zabaltzen laguntzen du proiektuak. Euskal Herriko emakume zientzialariak euskaraz azaltzeak hizkuntzaren, lurraldearen eta ezagutzaren arteko lotura indartzen du, eta ikasleak hurbileko eta kulturalki esanguratsuak diren ereduekin identifikatzea errazten du.
Ekimen honek erakusten du euskara presente egon daitekeela eta egon behar duela zientzia, berdintasuna eta hezkuntza uztartzen dituzten zeharkako proiektuetan, erreferente femeninoak bultzatuz eta gizarte justuago, anitzago eta inklusiboago baten alde eginez.

Ziraukik lanean jarraitzen du jai-guneetan eraso sexistak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloa prestatzen. Ekimen honen helburua da, modu parte-hartzailean,...
Maiatzaren amaieran, Mankomunitateko berdintasun-diagnostikoa egiteko kontsulta-taldeak martxan jarri ziren Herrietako zinegotziek eta alkatetzek, hainbat zerbitzutako tekn...
🟣 Emakumeentzako eta gizonentzako (haur zein heldu) aukera berdinak daude Izarbeibar, Mañeruibar eta Gesalatzen? 🗯️ Maiatzean hainbat topaketa izango ditugu hori e...