2026ko uztailak 28

DONE JAKUE BIDEA, HONDAKINAK UZTEN DITUZTENEN PERTSONA EZ GIZALEGEENGATIK HARTUTA

Foto noticia

Jardunaldi honen helburua izan da herritarrak sentsibilizatzea hondakin handiak (altzariak, koltxoiak, etab.) behar bezala kudeatu ditzaten. Hondakin horiek ez dira bide publikoan eta naturaguneetan utzi behar. Hori dela eta, sentsibilizazio-jardunaldi batean parte hartu dute Obanosko Udalak, Izarbeibarko Mankomunitateak eta herriko ikastetxeak.  Haiekin bisita bat egin da, Done Jakue bidean bertan jarritako hondakinak behatzeko eta haiei buruz hausnartzeko.

Mezua argi da: Ez bihurtu zure herria zabortegi!

Bukatu behar duen ohiko praktika desegoki bat

Nafarroako herri askotan, tamaina handikoak edukiontzien ondoan edo egokiak ez diren beste leku batzuetan uztea, eszena ohikoegia bihurtu da. Koltxoiak, garbigailuak, aulkiak edo mikrouhinak egunero agertzen dira kaleak okupatuz, eta horrek garbitasun eta segurtasun arazoak eta hiri zein natura paisaiaren degradazioa eragiten du. Gure herrietako pertsonen osasuna eta ingurumena baldintzatuz.

Aipatutako ekimenak, Nafarroako gaztelu eta gotorlekuetara eramandako kanpainak, haiz zuzen ere, praxi ezegoki hortan jartzen du fokua. Ekintza horien ilegaltasunaz eta arriskutsuak izateaz ohartarazteko hizkera zuzen eta bisualki deigarria erabiliz. Leloak dioen bezala, tamaina handiko objektuak kalean uzteak “gaizkile bihurtzen zaitu”. Arazo honen aurrean norberak duen erantzukizuna azpimarratzeko modu tinkoa.

Horrez gain, utzitako objektuei fikziozko izenak eta aurpegiak jartzen zaizkie (“Luisen koltxoia”, “Javiren aulkia”, “Tereren garbigailua”, “Aneren sofa”), arazoa pertsonalizatuz eta abandonuaren errealitate deserosoa ekintza arduragabe, gizabidegabe eta zigorgarri gisa erakutsiz.

Kasu honetan, eta Done Jakue Bidearen erdian, etxeko espazioak errepikatu dira, modu ironikoan, hala nola egongela bat, ikasteko gune bat eta abar.

Tamaina handiko hondakinak eremu publikotik kentzearen urteko kostuari buruz

2025ean, mota horretako 13.000 tona inguru hondakin bildu ziren Nafarroako mankomunitate guztien artean, eta horietatik % 10 inguru bide publikoan uzten dira, hau da, 1.300 tona inguru.

Kalean behar ez bezala utzitako tamaina handiko hondakinen % 0 berrerabiltzeko gai da, hau da, tona bat ere ez, dena zabortegira doa eta % 30 bakarrik aprobetxa daiteke zura eta abar bezala.

Atez ateko bilketan, etxeetan, % 80 berrerabili edo berreskuratzen dela nabarmendu behar da. Nafarroan, Emausko Trapuketariak 45.000 etxez etxeko zerbitzu egiten ditu.

Bide publikotik poltsak eta tamaina handikoak kentzeak urtean 220.000 €-ko gainkostua izan dezake.

Kudeaketa arduratsurako aukerak

Ekimenak salatzea ez ezik, herritarrei irtenbideak eta alternatibak eskaintzea ere du helburu. Zehazki, Izarbeibarreko Mankomunitatean honako zerbitzu eta ordutegi hauek eskaintzen dira tamaina handiko hondakinak (altzariak, koltxoiak, sofak, etab.) eta aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (hozkailuak, garbigailuak, telebistak, ordenagailuak, etab.) behar bezala kudeatzeko. Bi aukera daude:

  • Emausko Trapuketariei deitu (948 98 18 22), etxean jaso dezaten (erabat doan)
  • Larragako edo Garesko garbigune finkoetara eraman.

Etxeko tresna elektriko eta elektroniko edo hondakin berezietarako, birziklapeneko etxolak edo garbigune mugikorra ere erabil daitezke. Berbintzana, Zirauki eta Mañerura joaten da hilabete bikoitietako hirugarren ostegunean.

Zerbitzu horiek erabiltzeko informazio guztia mankomunitatearen webgunean eta herritarrei urtero banatzen zaien egutegian dago.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Ordutegi berria Garbigune Finkoetan

Ordutegi berria Garbigune Finkoetan

Uztailaren 1etik aurrera, larunbatetan ordutegi berria izango dute Garbigune Finkoak: Larraga: 08:00 – 10:30 Puente La Reina – Gares: 11:00 – 14:30 Barkatu erag...

Facebook
Youtube
Instagram
Volver arriba