Kanpainak
Prebentzioa
Izarbeibarko Mankomunitatean hondakinak sortzeari eta uraren kontsumoari buruzko prebentzio kanpainak egiten dira, hondakinak behar bezala bereizteari buruzko informazioa ematen da eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatzen da. Nabarmentzekoak dira:
- Prebentzio.material banaketa saltokietan, osttalaritzan, ikastetxeetan, elkarteetan eta abarretan.
- Uraren kontsumoarekin, prebentzioarekin eta hondakinak behar bezala bereiztearekin lotutako informazio-materiala zabaltzea.
- Bisita pertsonalizatuak gizarte-eragileei, ur-kontsumoa murrizteko eta hondakinekin sorrera saihesteko.
Tailerrak
NILSAren eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren bidez, hainbat tailer ematen zaizkie ikastetxeei gai hauen inguruan:
- Ingurumen-sentsibilizazioa.
- Uraren ziklo integrala.
- Bisitak araztegietara eta ibaira.
- Prebentzioa ur-kontsumoan.
- Hondakinen sorreraren prebentzioa.
- Hondakinak behar bezala bereiztea.
Gainera, Mankomunitateko lan taldeak bestelako tailer egokitu eta berariazkoak egiten ditu hondakinen eta uraren arloan
Ikastetxeen proiektuak
Izarbeibarko Mankomunitateak zenbait eskola-proiektu bultzatu ditu, hainbat ingurumen-gai lantzeko. Proiektu horien helburu nagusia herrietan eragin zuzena izatea izan da, herritarren inplikazioa sustatuz.
Etxeko konpostajea
Mankomunitateak, urtero, prestakuntza bat egiten du eta horren ostean, konpostagailuak banatzen ditu; erabiltzaileek etxean konposta egin dezaten. Kanpaina honetan izena eman ahal izateko, inprimaki hau bete behar da:
Eskuliburua ere deskargatu dezakezu hemen: